News

31/03/2021

Siemens Gamesak Haizea Wind aukeratu du Saint-Brieuc-en offshore haize-dorreak muntatzeko

Bilbon – Siemens Gamesak Haizea Wind aukeratu du lan hori Bresteko portuan egiteko. Han, Ailes Marines parke eolikoa osatzen duten 62 dorreak muntatuko dira.

  • Muntatze-instalazio berria 2022. urtearen hasieran eraikiko da eta urte horren amaieran jarriko da martxan.
  • Proiektuak 35 industria-lanpostu berri sortuko ditu instalazioetan.
  • Proposatutako planak azpiegitura berria sortzea aurreikusten du, Ailes Marines-en 11,8 milioi eurorekin finantzatua.

Haizea Windek Fouré Lagadec aukeratu du, Bresteko portuan (Bretainia) muntatze-instalazio berriak garatzeko. Lantegiak 35.000 m2 inguru hartuko ditu Bresteko portuan dagoen polder berritik, eta dorreak bertatik Saint-Brieuc-eko offshore parkera hornituko dira.

Haizea Wind-en Bilboko Portuko instalazioetan hasiko da dorreen produkzioa, eta han fabrikatu eta pintatuko dira. Prozesu hori amaitu eta gero, dorreak Bresteko portuko tailerrera bidaliko dira, eta han barruko piezen muntaketa burutuko da. 62 dorreak Siemens Gamesa Renewable Energyri (SGRE) emango zaizkio. Enpresa honi esleitu zaio Ailes Marines garatzen ari den Saint-Brieuc offshore proiektu eolikorako turbinak eta dorreak hornitzeko kontratua. Haizea Wind eta Fouré Lagadec 2022an instalazioa eraikitzen hastea espero dute, eta 2023an lehen dorreak amaituta izatea ere. Akordio honek Noirmoutier eta Le Tréporteko parke eolikoak egiteko ere zabal daiteke.

Borja Zarragak, Haizea Wind-eko burua, hurrengoa adierazi du “ziur gaude horrelako ekimenak oso garrantzitsuak direla gaur egungo egoera dela eta: egungo egoerak ekonomia iraunkorrerako trantsizioa eskatzen du, eta instalazio hori sortzeak eskualdeko garapen ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan lagundu egingo du. Proiektu honen erronkaz jabetzen gara, baina ziur gaude, Fouré Lagadec-ekin, Siemens Gamesa Renewable Energy eta Ailes Marinesekin batera, Bresteko portuko instalazioak eragin positibo handia izango duela. Frantzia merkatu garrantzitsua da guretzat, eta badakigu zein garrantzitsua den bertako edukia, eta ziur nago Fouré Lagadec-en izen ona gure esperientziarekin eta gure know-howarekin konbinatzen denean offshore dorre onenak eskainiko dizkiegula bezeroei.”

Frantzian haize-energia garatzeko funtsezko proiektua

Saint-Brieuc badiako offshore proiektuaren zifra nagusiak:

  • 75 km²-ko azalera,
  • 62 aerosorgailu, Siemens Gamesa SG 8.0-167 DD, 8 mw-eko potentzia unitarioa,
  • 496 mw-eko potentzia instalatua,
  • 820 GWh urtean, 835.000 biztanleko urteko elektrizitate-kontsumoaren baliokidea, Bretainiako guztizko kontsumoaren %9 inguru.