News

24/10/2018

Hasi dira Haizea Windeko Haize-dorreen lantegiko lanak Bilboko Portuan

Jarduerak 250-300 lanpostu zuzen inguru sortuko ditu eta 2018ko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan.

Urtean 180 dorre eraikitzeko gaitasuna izango du, horietako bakoitza hiru atalez osatuta egonik. Eraikuntza hauen tamaina dela eta, fabrikazioa portuko kaietan egin behar da.

Proiektu honen bidez zabalkuntza prozesuan dagoen haize-industrian aurrera egitea da helburua, eta Bilboko Portuak bere posizioa finkazten du proiektuetan espezializatutako portu bezala.

Haizea Windeko Offshore azpiegituretarako haize-dorreen fabrikaziorako azpiegituraren lanak uztailean jarri ziren martxan, Bilboko Portuan.

Bilboko Agintaritza Portuak, lehiaketa publikoaren bidez, UTE industria-nabea eraikitzea agindu zuen, Construcciones Intxausti, Byco (Inbisa Construcción) eta Gaimaz Infraestructuras y Servicios enpresez osatutakoa. Zazpi hilabete eta erdietan gauzatuko dira lanak.

Azpiegiturak 48.800 metro karratukoa izango da eta Bilboko Portuko zabalkundeko AZ-2 kaiko 77.000 metro karratu inguruko partzela batean kokatuta dago, Zierbenan. Egitura, nabe nagusi batek eta beroni erantsitako zerbitzu-eraikuntza batek eta administrazio-eraikuntza batek osatzen dute. Eraikuntzen altuera 20 metrokoa da.

Egitura hau eta beronen erabilera Bilboko Agintaritza Portuko planean jasotzen da proiektu logistiko-industrialak martxan jartzeko. Horien artean haize-energiaren kasua dugu, trafikoak erakarri eta lanpostuak, baliabideak sortu eta lurraldeari aberastasuna dakarkiotenak. Bilboko Portuaren espezializazioen artean pieza handiak sortzearena dago, proiektu edo garraio berezi bezala ezagunak. Horrez gain, gailentzen ari den energia-sektorean espezializatuta dago ere Bilboko Portua. Bertako instalazioetatik Euskadin eraikitzen diren pieza eoliko gehienak irteten dira eta enpresa hauetako batzuk kaian bertan kokatuta daude.

Portuko haize-energiako enpresei Haizea Wind gehitu zitzaien 2017ko otsailean. Hilabete hartan Administrazio Aholkularitzak nabea eraikitzen ari den lursailaren kontzesioa eman zion Haizea Wind-i, kontzesioan emango den berbera lanak bukatu bezain pronto.

250 eta 300 lanpostu inguru
Haizea Windek 250 eta 300 lanpostu zuzen inguru sortzea ahalbidetuko du jarduera gehieneko momentuetan. Espero da jardueraren hasiera 2018ko lehen hiruhilekoan izatea.

Nabean 180 offshore dorre sortu ahal izango dira urtero. Offshore motako dorre batek hiru atal dauzka. Produkzioa dorre ataletan neurtzen da. Hortaz, fabrikazio-gaitasuna urteko 540 atalekoa izango da, eta horrek urtean zehar 107.000 tonako portu-trafikoa ekarriko du.

Haize-dorre hauek aerogenedore baten elementu nagusiak osatzen dituzte, hiru pala, Nacelle bat eta dorre batez osatuta dagoena. Gainera, nabean sortutako bestelako tamaina handiko piezak itsasoko monopile edota trantsizio pieza gisa erabili ahal izango dira haize-parkeetan. Lehengai bezala, inguruetako altzairutegietatik ekarritako altzairuzko txapa karbonora bihurtzen da. Bridak, altzairuzkoak dira ere, barneko elementu elektrikoak eta mekanikoak lez.

Lehengaien kasuan, espero da lantegian 65.000 tona txapa lodi eta 7.500 brida erabiltzea.

Offshore haize-dorreek 8,5 metroko diametroa dute, atal bakoitzak 400 tonako pisua eta 50 metroko luzeera du. Luzeera ezberdinetako hiru atal lotu daitezke, 90 metro baino gehiagoko pieza bakarra sortu arte itsasontzian sartu orduko. Tamaina handia dela-eta, piezak kaian bertan montatu behar dira.

Horra hor sinadura honen inbertsioa Bilboko Portuan, industria honen erronkari aurre egiten dio-eta: pieza hauek ezin dira lehorreko edozein modutan garraiatu. Eta ez hori bakarrik: dagoeneko, merkatuak hala eskatzen badu, lantegian lehorreko haize-dorreak egiteko gaitasun konpetitiboa ere badu, beharrizan bi horiei haurre egin eta eskari ezberdinei irtenbidea emateko malgutasuna izanik.

Euskal haize-industria lehiatsua
2016an ‘garraio berezi’ izeneko 4.480 pieza ontziratu ziren, 2015ean baino %12 baino gehiago.

Azken urteetan, Bilboko Portuaren zingo handiak, azalera eskuragarriak eta mundu osoko portuen itsas-zerbitzuekin duen lotura dela-eta, kokapen estrategikoa eta ontziraketa zuzena behar dituzten heavy cargo industria-ekoizleak erakarri dituzte gurera. Enpresa berri hauek portuan aldez aurretik zeudenekin batu dira, Gamesa Eólica, Lointek eta orain Haizea Wind bezalako sinadurek Navacel edo Vicinay Cadenas beteranoekin bat eginez.

Gauzak horrela, aurrerapausuak ematen ari dira gero eta lehiatsuagoa eta zabalagoa den euskal haize-industrian, eta Bilboko Portua, proiektuetan espezializatua, bere kokapena ezartzen ari da.