News

22/05/2018

Haizea Wind jardunean da Bilboko Portuan

Haizea Wind (HWG) industria-taldeak bere dorre eolikoen fabrika inauguratuko Bilboko Portuan, datorren maiatzaren 23an. Pabiloi handi hau punta-puntako ekipamenduaz hornituta dago. Honela bada, bere abiatzeak offshore instalazioentzako piezak sortzeko prozesua nabarmenki erraztuko du. Era berean, langileei zuzendutako prebentzio eta segurtasun baldintza zorrotzak betetzen ditu, baita ISO nahiz DNM estandarrak ere. Dorre eoliko eta itsas-zimenduen mundu-mailako hornitzailea bihurtzeko xedez, Haizea Wind berriki sortutako industria-taldea da, aurretiko eskarmentu handia badu ere, Argentinan ezarrita baitago eta laster Saudi Arabian ere izango da eta.