Negozio-lerroak

HWGeko lantaldeak bezeroen beharrizanei erantzuten diegu abangoardiako onshore eta Offshore motako haize-dorre azpiegituren bidez.

[parallax-scroll id=”471″]

 

Lantegiaren kokapena ezinhobea da, portuaren ondoan ezarrita eta atrakalekura zuzeneko sarrera izanik. Horrela, materialen sarrera eta irteeren logistika konpetitiboa ziurtatzen du, amaitutako produktuaren tamaina-murrizketarik egin behar gabe.

Lantegiaren lay out-ak, guztiz eraginkorra, kalitate altueneko produktuak eskaintzen dizkie gure bezeroei, epemuga laburrenetan.

Lantegiaren produkzio-gaitasunak gaur eguneko eta etorkizuneko tamainak sortzeko garatu dira, bai onshore, bai offshore dorreetan.

[parallax-scroll id=”467″]

 

Globalizaziora doan lehen pausuak Argentinako haize-dorren lantegia sortzera eraman gintuen, garapen prozesuan murgilduta dagoen merkatua non HWG aitzindaria bilakatu nahi du. Azpiegitura joint-venture baten eta bertako fabrikatzaile baten babesean sortu da. Haizea-Sica izenarekin, 2017ko laugarren hiruhilekoan hasi zen martxan. Urtean 350 ebakidurako produkzioa izango du.

Globalizaziorako bigarren pausua Saudi Arabiako Al-Babtain joint-ventureareko sinadurarekin dator, eta gure proiektua dorreen produkziora dedikaturiko instalazioa garatzea da. Kin Abdullah Economic Cityn kokatuta dago instalazioa (KAEC), erresumako mendebaldeko kostaldean, Jeddah, Meka eta Medina hirietatik gertu. Saudi Arabiako lantegiaren plana hurrengoa da: 2018ko lehen hiruhilekoan lanak hasi eta laugarrenean amaitzea. Horrela, lehen ebakidurak 2019ko lehen hiruhilekoan entregatu ahal izango zaizkie bezeroei. Azpiegituran 350 ebakidura sortu ahal izango dira urtero.