Grupo WEC - Haizea Wind Group

Negozio-lerroak

Grupo WEC-k 300 langile ditu taldearen instalazio desberdinetan bananduta. Gure langileon espezializazio eta konpromisuari esker, kalitate-estandar altuenak duten produktuak lortzeko gai gara.

 

Grupo WEC 1

Zer egiten dugun

Gure galdategi eta altzairu estrukturen fabrikazio unitateetan onshore eta offshore aerosorgailuetako zatiak fabrikatzen ditugu:

 

Turbinetarako abatzak (Hubs)

10Tn-44Tn eta 2MW-8MW bitarteko aerosorgailuetako abatzak, 5 metrorainoko diametroa duten abatzak.

Ardatz nagusia:

4Tn-41Tn eta 3MW-8MW bitarteko aerosorgailuetako ardatzak, hare edo maskor galdaketa bidez.

Euskarri nagusia:

10Tn-35Tn eta 2MW-8MW bitarteko aerosorgailuetako euskarri nagusiak, 5,5metroko luzera eta 4,5metrorainoko zabalera dutena.

Atzealdeko euskarria:

20Tn-rainoko eta 2MW eta 8MW bitarteko aeorosorgailuetako euskarriak, eskuzko edota robotizaturiko soldaduraren bidez.

 

Grupo WEC 2

Nola egiten dugun

Galdaketa, altzairu estrukturen fabrikazio, mekanizazio, gainazal akabera eta logistikan aritzen diren unitate desberdinak ditugu taldean.

 

Galdateka

Galdategi bi ditugu; Bata Agurainen (Araba, Espainia) eta bestea Izmiren (Turkia). Bigarren hau 2020ko erditik aurrera.

Mekanizazio eta gainazal akabera

Itziar-Deban (Gipuzkoa, Espainia) kokaturiko instalazioetan mekanizazio eta gainazal akabera jarduerak ditugu. 2020ko erditik aurrera Izmiren (Turkia) jaduera berdinak egingo ditugu.

Logistika

Gure bezeroei zerbitzu zabalagoa eskaintzeko, gure Iruñako bulegoetan logistika zentroa dugu.